Urtero bezala,
Santa Katalina jaien barruan egingo dute
Mundakako pil-pil erako bakailao txapelketa; aurtengoa, 32.aldia izango da.
Azaroaren 26an, zapatuan, izango da txapelketa, hala ere, parte hartu gura duten horiek
astelehena [azaroak 21] izango dute
izena emateko azken eguna.
Epaimahaia kazolak dastatzen, iaz. 20 kazola aurkeztu zituzten.
Turismo Bulegoan eman daiteke izena edo
udala.mundaka@bizkaia.org helbide elektronikora mezu bat bidalita ere egin daiteke. Sukaldarien izen-abizenak, kazolaren izena eta harremanetarako telefono zenbakia zehaztu beharko dira mezuan.
Herriko txokoek, taldeek edota partikularrek soilik parte hartu ahalko dute eta
kazola bakoitzeko bi sukaldari egon ahal dira.
Parte hartzaileek
hiru osagai bakarrik erabiliko dituzte:
berakatza, bakailaoa eta oliba olioa. Modu berean, gas-sua eta lapikoa ere etxetik eraman behar dira. Epaimahaiko kideek puntua, zaporea eta aurkezpena izango dituzte kontuan.
Txapelketaren egunean,
10:00etan hasiko dira bakailaoak prestatzen eta
13:00etarako kazolak aurkeztu beharko dituzte udaletxeko arkupeetan.
Epaimahaiak kazola guztiak dastatu ondoren, sari banaketa ekitaldia egingo dute.