Parekidetasun batzordeak hiru ekintza egingo ditu egunotan
'Betaurreko moreak janzten' lelopean prestatu dituzte ekintzak. Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako egunaren harira egingo dituzteMunitibarko Udalaren Parekidetasun Batzordeak zenbait ekintza prestatu ditu datozen asteetarako, Emakumeenganako Indarke...
‘Betaurreko moreak janzten’ lelopean prestatu dituzte ekintzak. Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako egunaren harira egingo dituzte
Munitibarko Udalaren Parekidetasun Batzordeak zenbait ekintza prestatu ditu datozen asteetarako, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako egunaren harira.Barikuan gurasoei edota haur zein nerabeen zaintza egiten duten hezitzaileei zuzendutako tailerra egingo dute. Bertan, sare sozialak eta indarkeria izango dituzte hizpide.
Aisialdiko trebakuntzarako eta suspertze soziokulturalerako Bizkaiko Urtxintxa Eskolako kideek zuzenduko dute tailerra. Horiek ume eta gaztetxoek sare sozialak erabiltzearen arriskuak zehaztu, eta arrisku horiek zelan saihestu azalduko dute. Horregaz batera, eztabaidarako tartea ere hartuko dute.
Era berean, abenduaren 2rako jostailu ez sexistei buruzko tailerra prestatu dute, gurasoentzat zein gainontzeko hezitzaileentzat. Saio hori ere Urtxintxako kideek gidatuko dute. Hain zuzen ere, Gabonetako opariei begira, jostailu ez sexistak aukeratzeko irizpideak emango dituzte. «Esaterako, neskei panpinak eta mutilei baloia oparitzearen atzean zer dagoen aztertuko dugu».
Bestalde, hilaren 25ean elkarretaratzea egingo dute, eta herritarrei bertaratzeko deia luzatu diete Parekidetasun Batzordeko kideek.