Nagore Elu ondarrutarra nagusi, Zamudioko BTT lasterketan
Bizkaia Kopako Trail ligaren 7. etapa irabazi du ondarrutarrak. BTT lasterketa batean parte hartu duen estreinako aldia izan da, eta pozik agertu da lorpenagazNagore Elu kirolari ondarrutarrak Bizkaia Kopa Trail ligaren 7. etapa irabazi du, BTT kategor...
Bizkaia Kopako Trail ligaren 7. etapa irabazi du ondarrutarrak. BTT lasterketa batean parte hartu duen estreinako aldia izan da, eta pozik agertu da lorpenagaz
Nagore Elu kirolari ondarrutarrak Bizkaia Kopa Trail ligaren 7. etapa irabazi du, BTT kategorian. Ondarrutarra, hain zuzen ere, domekan Zamudion jokatutako proban onena izan zen.Elu pozik agertu da lorpenagaz, eta triatloi eta raid lasterketetan lehiatzera ohituta baldin badago ere, ez du sekula mendiko bizikletako proba batean lehiatu. «Horrelako proba batean parte hartu dudan estreinako aldia izan da, lagunartean ibili izan naiz orain arte beti. Egia esan, lehia probatzeko asmoagaz joan nintzen bertara».
Probari dagokionez, eguraldi txarrak nahikoa zaildu zuen lasterketa bera. Parte hartzaileek 20,22 kilometroko ibilbidea osatu behar izan zuten, eta kirolari ondarrutarrak nabarmendu duenez, oso teknikoa izan zen. «Proba bera oso teknikoa zenez, ondo moldatu nintzen. Polita iruditu zitzaidan lasterketa bera ere. Hori bai, euri asko egin zuenez, basa asko zegoen ibilbidean, eta zikin-zikin eginda amaitu nuen proba».