Kanta kanta loruek barikurako jarri du hitzordua
Hileko hirugarren barikua izanik, herriko kaleak euskal kantuz betetzeko batuko dira barikuan Kanta kanta lorue ekimeneko parte hartzaileak.
20:00etan hasiko dira Goiko Plazatik. Handik Torronterora egingo dute eta gero portuan, Lamerako harrizko bankuan eta kasino aurrean egingo dituzte geldialdiak. Eskoikiz kalean amaituko dute 22:00ak aldera.
Barikuko kanta zerrenda urriko berbera izango dela azaldu dute, eta, Behin betiko abestia gehituko diote, Imanol Urbietaren omenez.