Gernika-Lumoko Udala Juan Calzada kaleko espaloia zabaldu eta errepidearen maila berean jartzeko lanak hasi da egiten. Lan horiekin Merkurio Iturritik Saraspeko autobus geltokira bitartean egin zituzten lanei jarraipena emango die. Jose Mari Gorroño a...
Gernika-Lumoko Udala Juan Calzada kaleko espaloia zabaldu eta errepidearen maila berean jartzeko lanak hasi da egiten. Lan horiekin Merkurio Iturritik Saraspeko autobus geltokira bitartean egin zituzten lanei jarraipena emango die. Jose Mari Gorroño alkateak azken udal osoko bilkuran adierazi zuen, tarte horren moldaketa otsailean bukatzea aurreikusi dutela. Obra horiek 360.000 euroko aurrekontua edukiko dute, eta herriko iriste erraztasuna hobetzeko helburuagaz egingo dituzte, hain zuzen ere, «Gernika-Lumo oinezkoentzako herri erosoago bat izan dadin».

Lanek trafikoan eragina izango dute