Ibinagako Lapatzean zaborrak biltzen
Hamabost lagun batu ziren joan den zapatuan Ibarrangeluko lapatza auzolanean garbitzeko. 200 kilo zabor batu zituzten guztira: plastikoak, gurpilak, gas bonbonak... Herritarren laguntza eskertzeko bazkaria egin zuten ondoren.Kostaldean pilatzen den zab...
Hamabost lagun batu ziren joan den zapatuan Ibarrangeluko lapatza auzolanean garbitzeko. 200 kilo zabor batu zituzten guztira: plastikoak, gurpilak, gas bonbonak… Herritarren laguntza eskertzeko bazkaria egin zuten ondoren.
Kostaldean pilatzen den zaborra kentzeko eta garbitzeko auzolana egin zuten zapatuan, Ibarrangeluko Ibinagan. Lapatza garbitzeko deialdia egin zuen Ogoñope Surf Taldeak. Hain zuzen, 15 kide batu ziren auzolanerako.Ogoñope Surf Taldeko kideek azaldu dutenez, 200 kilo inguru zabor batu zituzten zapatuko jardunaldian. Beste gauza batzuren artean, 15 gurpil, gas bonbora pare bat eta puskatutako ontzi baten zatiak eta plastiko ugari bildu zituzten Ibinagako lapatzan. 200 kilo zabor horiek lapatzetik ateratzeko laguntza behar izan zuten, Ogoñope Surf Taldekoek azaldu legez, eta Aitor Elordi ibarrangelutarrak emandako laguntza eskertu dute. Hain zuzen, Elordiren traktorea baliatu zuten plastikoak, gurpilak, bonbonak eta abarrak lapatzetik gora igotzeko.
Auzolanagaz pozik dira Ogoñopekoak, eta garbiketa egin ostean, txokoan bildu ziren denak, bazkaltzeko. Hala, Ibinagako lapatza garbitzeko emandako laguntza eskertu zien auzolanean batu ziren lagun denei.