Busturian gertatuko istripuaren lekukoen bila dabil Ertzaintza
Domeka goizaldean Busturian gertatutako istripuaren lekukoen bila dabil Ertzaintza. Segurtasun Sailak atzo ohar bitartez jakinarazi zuenez, istripua 00:25ean gertatu zen. BI-2235 errepidean izan zen, 43.1 kilometroan, Busturiko San Kristobal auzoan, ha...
Azaldu dutenez, Bermeorako noranzkoan zioan Peugeot 4007 modeloko auto batek 43 urteko gizon bat jo zuen. Istripuaren ondorioz, gizona anbulantzian eroan behar izan zuten Gurutzetako ospitalera.
Datuak eskatzen
Istripuaren nondik norakoak argitu nahian, gertatutakoa ikusi zuten lekukoen bila ari da orain Ertzaintza. Daturen bat eman ahal duten horiei 94-697 90 34 telefono zenbakira deitzeko eskaera egiten die.