Bertso saioagaz amaitu dira Kresala Kultur Elkartearen 50. urteurrenaren ekitaldiak
Sebastian Lizasok, Iratxe Ibarrak, Eñaut Lertxundik eta Iñaki Lersundik bertso saio dotorea eskaini dute. Ekitaldi guztiak arrakastatsuak izan direla adierazi dute elkarteko ordezkariekSebastian Lizasok, Iratxe Ibarrak, Eñaut Lertxundik eta Iñaki L...
Sebastian Lizasok, Iratxe Ibarrak, Eñaut Lertxundik eta Iñaki Lersundik bertso saio dotorea eskaini dute. Ekitaldi guztiak arrakastatsuak izan direla adierazi dute elkarteko ordezkariek
Sebastian Lizasok, Iratxe Ibarrak, Eñaut Lertxundik eta Iñaki Lersundik eskainitako bertso saioagaz amaitu dira Kresala Kultur Elkartearen 50. urteurrenaren ekitaldiak.Lau bertsolariek bertso saio dotorea eskaini zuten domekan, eta erakusketa aretoan batutako zaleak pozik eta gustura geratu ziren. Jon Arrizabalaga aritu zen gai jartzaile, eta proposatutako gaien artean Kresalagaz lotutakoak ere egon ziren. Lizaso eta Ibarra, besteak beste, Kresala moduko kultur elkarte batek herrirako duen garrantziari buruz aritu ziren, eta Lertxundik eta Lersundik, ostera, Kresala dantza taldeko irakaslearen eta ikaslearen egitekoak irudikatu zituzten.
Ordubete inguru iraun zuen saioan, beste hainbat gai ere izan zituzten hizpide bertsolariek. Besteak beste, Ondarroa Arraun Elkarteak lotutako balentriari buruz aritu ziren, eta ohi modura, herriko berba berezien inguruko bertsoak ere egon ziren.
Zapatuan, bestalde, Santi Ledesma ipuin kontalariaren saioa egin zen.
Balorazio oso positiboa
Urteurrenen ekitaldiei dagokienez, balorazio oso positiboa egin dute Kresalakoek, lehenengo ekitalditik azkenekora. «Egin ditugun ekitaldi guztietan jende asko batu da. Arlo desberdinetako ekitaldiak egin ditugu, eta jendea oso gustura ikusi dugu».
Kresalak urteurrenari begira argitaratu duen liburua eta DVDa, bestalde, herriko hainbat tokitan eros daitekeela gogorarazi dute. Honako tokietan eros daiteke sorta: Zubi Zahar herri ikastolan, Irkaitzen, Idiakezenean, Zurrumurrun, Garoan, Turismo bulegoan eta Kuriken.