Bermeoko Udaletik jakinarazi dutenez,
konponketa lanak egiten ari dira Intxausti kalean. Hori dela eta, lanok iraun bitartean
zirkulaziora itxita egongo da. Ibilgailuek larrialdi egoeretan soilik sartu ahalko dira kale horretatik.
Langileak lanean Intxausti kalean. Argazkia: Bermeoko Udala
Hain zuzen ere, kaltetuta zeuden
galtzada-harriak konpontzeko lanak egiten ari dira eta
aste batean amaitzea aurreikusten dute. Lan horien berri emateko bandoak jarri dituztela diote udaletik. Intxausti kaleko lanak amaitzen dituztenean, Bidebarrieta eta Aroztegi kaleetako galtzada harriak konponduko dituztela azaldu dute.
Bestalde, zoruak
laprast ez egiteko tratamenduak ezartzen hasiko da Bermeoko Udala.
Eguenean, azaroaren 17an, hasiko dira horiek egiten F
ielaton eta Torronteroko eskaileretan. Ondoren, beste gune batzuetan egingo dituzte.