Markina-Xemeingo udalbatzak TMA-ko langile ohien aldeko mozioa onartu du
Rafael Zabalari salaketa kentzeko eta beharginei zor diena ordaintzeko eskatzen diote. Azaroaren 27ko manifestazioagaz bat egiteko konpromisoa hartu duteAzaroaren 29an, Etxebarrian zegoen TMA-ko (Talleres Mecanicos Arakistain) bi langile ohi epaituko d...
Rafael Zabalari salaketa kentzeko eta beharginei zor diena ordaintzeko eskatzen diote. Azaroaren 27ko manifestazioagaz bat egiteko konpromisoa hartu dute
Azaroaren 29an, Etxebarrian zegoen TMA-ko (Talleres Mecanicos Arakistain) bi langile ohi epaituko dituzte. Auzipetutako langileei babesa adierazteko mozioa aho batez onartu dute Markina-Xemeingo udaltzaba osatzen dute alderdi guztiek. Joan den egunean egindako osoko bilkuran hartu zuten erabakia.TMA-ko langile ohiek aurkeztutako mozioari dagokionez, lau puntu onartzeko eskatu diote Markina-Xemeingo udalbatzari. Besteak beste, fiskaltzari langileen aurkako eskaera bertan behera uzteko eskatuko diote. Aldi berean, mozioa onartuta, Rafael Zabalari salaketa kentzeko eta langileei zor diena ordaintzeko ere eskatu dute Markina-Xemeingo udalbatza osatzen duten alderdiek.
Horrez gain, azaroaren 27an Markina-Xemeinen egingo den manifestazioan parte hartzeko konpromisoa hartu du udalak, eta herritarrei parte hartzeko deia ere egin diete. Azkenik, fiskalari eta herriari erabakitakoaren berri ematea adostu dute.
Atxekimenduak batzen
Markina-Xemeingo mozioagaz gain beste batzuk ere aurkeztu dituzte Etxebarrian eta Mañarian, eta protesta eta atxikimendu ekitaldiekin jarraitzen dute TMA-ko behargin ohiek. Horrela, Bermeon egon eta Gernika-Lumon egon dira asteburuan. Eguenean, berriz, Markina-Xemeingo azokan egongo dira goizean, eta gauean Etxebarriko osoko bilkurara joango dira.
Herritarrek ere euren atxikipena eman ahal dute. Horretarako sare sozialetara Neuk be eingo neuke leloa duen kartelagaz ateratako argazkia igotzea eskatzen dute langile ohiek eta LAB sindikatuak; argazkia igotzerakoan #neukbeeingoneuke traola erabiltzeko eskatu dute.