Haurren eskubideen nazioarteko eguna ospatzen da azaroaren 20an. Egun horren harira, Bermeoko Gurutze Gorriak eta Kate Sarea elkarteak bat egingo dute eta jakiak batzeko kanpaina egingo dute, oinarrizko eskubidea den elikatzea bermatu ahal izateko. Oraingoan, gainera,
18 urtera arteko ume eta gazteei zuzendutako jakiak batuko dituztela azaldu dute.
Kate Sareakoak jakiak batzeko kanpaina batean
Bizkaiko Elikagaien Bankuak eta pertsona pribatuek, dendek eta enpresek hilero mota guztietako elikagaiak ematen dituzten arren, behar beharrezkoak dituzte honako elikagaiak:
Esnea, kakaoa, azukrea, tomatea kontserba ontzietan eta olioa.
Jakinarazi dutenez, Bermeon
550 pertsona baino gehiagok jasotzen dute laguntza; 184, 18 urtera bitarteko ume eta gazteak dira.
Oraingoan kanpainaren bultzatzaileek
herriko ikastetxeetara jo dute laguntza eske. Batez ere, ikasleen eta gurasoen laguntza eskatzen dutela azaldu dute, «gure herrian laguntza behar duten adingabeek oinarrizko elikagaiak edukitzea gura dugu».
Hala,
bihar [azaroak 16] hasi eta barikura bitartean, gura dutenek
herriko ikastetxeetara eroan ahalko dituzte elikagaiak.
Jakiak batzeko kanpaina egiteaz gain,
sentsibilizazio kanpaina ere badela diote, eta jarraipena edukiko duela gaineratu dute. Modu horretan, aurreko urteetan egin modura, aurten ere, ikastetxeetan tailerrak egingo dituzte, eta ikasleek Kate Sarearen biltegiak bisitatuko dituzte, besteak beste.