Galdeketarako bidea egiten hasi da Mutrikuko Gure Esku Dago
Herri galdeketari oinarria ipiniko dioten lehen sinadurak batzen hasi dira. Galdeketa babesteko 16 urtetik gorako 500 herritar baino gehiagoren atxikimendua behar dute2017ko udaberrian Mutrikun ere herri galdeketa egitera doaz. Galdeketa noiz izango de...
Herri galdeketari oinarria ipiniko dioten lehen sinadurak batzen hasi dira. Galdeketa babesteko 16 urtetik gorako 500 herritar baino gehiagoren atxikimendua behar dute
2017ko udaberrian Mutrikun ere herri galdeketa egitera doaz. Galdeketa noiz izango den zehazterik izan ez baldin badute ere, maiatzean edo ekainean egiteko asmoa dutela agertu zuten Mutrikuko Gure Esku Dago herri dinamikako kideek zapatuan Zabiel kultur etxean egindako aurkezpenean.Arantza Ugarte taldeko ordezkariak aurreratu zuenez, galdeketa Debabarrenako hainbat herrirekin batera egingo dute. Baina, olatua handitze aldera, galdeketa Lea-Artibaikoekin eta Urola Kostakoekin batera egitea gustatuko litzaiekela ere gaineratu zuen.
Hain zuzen ere, herri galdeketa martxan ipintzeko lehen urratsak ematen hasi ziren zapatuan, eta horren harira, lehen sinadurak ere jaso zituzten, Nik parte hartuket egitasmoaren barruan. Azpimarratu zutenez, herri galdeketa babesteko, eta horri oinarri bat jartzeko, gutxienez, 16 urtetik gorako 500 biztanlereren herritarren %10a sinadura jaso beharko dira.
Lokal berrian
Mutrikuko lantaldeko kideak itxaropentsu agertu dira, eta ezarritako sinadura kopurua lortuko dutela uste dute.
Sinadura bilketari dagokionez, horiek Barrenkalen lehengo mintzatokiko lokalean zabalduko duten Gure Esku Dago-ren lokal berrian batuko dituztela argitu zuten. Honakoa izango da ordutegia: 18:00etatik 20:00etara.
Mutrikuarrak herri galdeketa egiteko lehen pausoarekin hasi baldin badira ere, aurrera begira ere lan asko egin beharko dutela gogorarazi dute Gure Esku Dago-koek.
Herri galdeketa aurrera eramateko beharrezko prozesuak, hain zuzen ere, lan handia eskatzen duela adierazi zuten, eta horretarako, beste hainbat herrietako esperientziak ezagutzeko aukera ere ekarri zuten. Zehatz esanda, Lierni Olmedo Oñatiko Gure Esku Dago-ren kideak eta Larraitz Zubeldia eta Ekaitz Arruti Goierriko Gure Esku Dago-ren kideek galdeketa egiteko jarraituko beharreko pausoen berri eman zuten. Debagoienan eta Goierrin herri galdeketak eginak dituzte, eta berau prestatzeko orduan eman beharreko pausoak eta eduki zituzten zailtasunen berri eman zieten mutrikuarrei. Baita, beste hainbat gomendio ere.
Lehen atxikimenduak
Aurkezpena amaituta, taldeko argazkia atera zuten Zabiel plazan, eta nahi izan zuten herritarrek euren atxikipena emateko aukera ere eduki zuten. Gure Esku Dago-koek gogorarazi dutenez, nahi duenak bere atxikipena emateko aukera izango du, argazki bidez.
Euren atxikipena ematera animatzen diren herritarrek Mutrikuko Gure Esku Dago-ren Facebook orrialdera bidali ahal izango dituzte euren argazkiak.