Familia tailerrean bilduko dira zapatuan Arrantzaleen Museoan
Hondora! izeneko familia tailerra antolatu du Arrantzaleen Museoak zapaturako. Gurasoak eta seme-alabak elkarrekin lanean aritzeko aukera paregabea izango dute, beraz, 16:30etik aurrera.
Ohi legez, 4 urtetik gorako umeek parte hartu ahalko dute aipatu tailerrean, betiere, familiako arduradun bategaz. Tailerra doakoa da, eta parte hartzaileek museoa bisitatzeko aukera ere edukiko dute. Zapatuko tailerrean, betiko hundir la flota jolasa egiten eta jokatzen ikasteko aukera edukiko dute parte hartzaileek.
Hondora! familia tailerrean parte hartu gura duten horiek, derrigorrezkoa izango dute aldez aurretik izena ematea. Interesa dutenek 94-688 11 71 telefono zenbakira deitu beharko dute.