Domekan Busturian gertatutako istripuaren lekukoen bila dabil Ertzaintza
Segurtasun Sailetik gaur ohar bitartez jakinarazi dutenez, istripua domeka goizaldean gertatu zen, 00:25ean. BI-2235 errepidean izan zen, 43.1 kilometroan, Busturiko San Kristobal auzoan.
Azaldu dutenez, Bermeorako noranzkoan zioan Peugeot 4007 modeloko auto batek 43 urteko gizon bat jo zuen. Istripuaren ondorioz, gizona anbulantzian eroan behar izan zuten Gurutzetako ospitalera.
Istripua argitu nahian, gertatutakoa ikusi zuten lekukoen bila ari da orain Ertzaintza. Daturen bat eman ahal duten horiek 94-697 90 34 telefono zenbakira deitu ahal dute.