Behargintzak hiru ikastaro eskainiko ditu azaroan
Arlo ezberdinetako hiru ikastaro antolatu ditu azarorako Bermeoaldeko Behargintzak: Oinarrizko Ofimatika, aldamio metalikoak muntatzeko ikastaroa eta erakunde sozialetan mendeko pertsonei arreta sozio-sanitarioa emateko profesionaltasun ziurtagiriaren modulu bat.
Oinarrizko Ofimatika ikastaroa 40 ordukoa izango dela azaldu dute Behargintzatik.
Aldamio metalikoak muntatzen ikasteko ikastaroa, bestalde, 35 ordukoa izango da. Behargintzatik azaldu dutenez, aipatu ikastaroan aldamio metalikoen muntaketari buruzko formazioa emango da, eta, aldi berean, laneko arriskuen prebentzioaren berri emango die parte hartzaileei.
Erakunde sozialetan mendeko pertsonei arreta sozio-sanitarioa emateko profesionaltasun ziurtagiriaren modulua 100 ordukoa izango da.
Ikastaroetan parte hartu gura duten horiek azaroaren 18ra arte eman ahalko dute izena Behargintzak merkatu plazan dituen bulegoetan, 94-617 91 90 telefono zenbakira deituta edota behargintza@bermeo.eus helbide elektronikora idatzita.