Siriako gerraren gezurrei estalkia kenduko diete Astran
GERNIKA-LUMO // Gabriel Ezkurdia politologoak eta Pablo Gonzalez kazetariak Gernika 80. urteurrena - Suntsipen masiborako gezurrak hitzaldia emango dute bihar, Astran. Oraingo honetan Siriako gerran esan diren gezur guztiei estalkia kenduko diete, Gern...
GERNIKA-LUMO // Gabriel Ezkurdia politologoak eta Pablo Gonzalez kazetariak Gernika 80. urteurrena – Suntsipen masiborako gezurrak hitzaldia emango dute bihar, Astran. Oraingo honetan Siriako gerran esan diren gezur guztiei estalkia kenduko diete, Gernika-Lumo 1937an suntsitu zuen bonbardaketaren inguruan esan ziren gezurrekin alderatuz. Hain zuzen ere, Gernika bezala, Aleppo ere gorriek erre zutela dio iragarpen kartelean. 10:00etatik 12:00etara egingo dute hitzaldia, eta, ostean, solasaldia egongo da.