Bermeon, Foruan eta Sukarrietan ospatuko dute San Martin eguna.
San Martin eguna da gaur. Garai batean, baserrietan txerria hiltzeko eguna zen. Egun handia izaten zen etxe askotan. Urteek aurrera egin ahala antzinako ohiturek indarra galdu badute ere, Busturialdeko zenbait herri eta auzotan festarako aitzakia legez mantendu dute. Hala,
Bermeon, Foruan, eta Sukarrietako Kanala auzoan izango da sanmartinez gozatzeko aukera.
Sukarrietako
Kanala auzoan gaur bertan egingo dituzte ospakizunak.
Meza ostean, ohitura den legez,
bazkaria egingo dute bertako bizilagunek. Azaldu dutenez,
erretiratuentzako bazkaria dohainik izango da. Udalak ordainduko du horien bazkaria.
Foruko karakol txapelketako parte hartzaileak iaz
Foruko zaindaria dela eta, sanmartinetarako egitarau zabala prestatu dute herri horretan, eta, gaur bertan hasiko dituzte jaiak.
12:00etako mezaren
ostean, salda eta buzkentza dastatu ahalko dituzte herritarrek.
Bihar arratsaldean, berriz, idi probak egingo dituzte. 2.000 kiloko harria erabiliko dute parte hartzaileek, eta Jai Batzordeak egingo ditu epaile lanak. Domekan, berriz, baserritar munduan murgilduko da Forua.
11:00etatik 15:00etara, XIV. Nekazal azoka hartuko du Foruak. Bertan, baserritarrek zein artisauek beraien produktuak erakusteko eta saltzeko aukera edukiko dute. Udaletxe ondoko aparkalekuan kokatuko dute azoka eta 21 salmahai egongo direla azaldu dute. Gainera, aurreko urteetako modura, animalien erakusketa ere egongo da. Eguraldi txarra iragarrita dagoenez, aterpean jarriko dituzte animaliak. Bestalde, Foruan ohikoa den karakol txapelketa ere domekan egingo dute, eta bost kazolarik gozoenantzako sariak banatuko dituzte.
Egunotan, gainera, tute, igel, mus eta briska txapelketak ez dira faltako herrian.
Zortzi harategi azokan. Baserri giroa Bermeora ere iritsiko da
domekan. Andeko tabernak Bermeoko Udalaren laguntzagaz antolatuta
, XV. San Martin azoka egingo dute
Lameran. Txerrikia izaten da San Martin azokako protagonista nagusia. Hain zuzen ere, zortzi harategik eskainiko dituzte euren produktuak, horiek dastatzeko aukera ere emango dutelarik. Hala ere, herritarrek zein bisitariek beste hainbat produktu ere edukiko dituzte aukeran: Ogia, euskal pastela, gazta, txakolina, eztia, patea…
Iaz 25 buzkentz aurkeztu zituzten Bermeoko Lehiaketara; onena Jeronimorena izan zen
Domekako azokaren protagonista nagusia, baina, buzkentza izango da, beste behin ere. Aurten,
Bermeoko Udalaren XV. Odoloste Txapelketa lehiatuko da. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, herri ezberdinetako
25 partaide egongo dira txapelketan. Bermeo, Mungia, Gernika-Lumo, Zornotza eta Loiuko buzkentzak izango dira lehian, besteak beste. Aurten ere, Kepa Landa sukaldaria izango da epaimahaiaren arduraduna.
EGITARAUA
Bermeo
Domeka.
– 10:00-15:00. Azoka, Lameran.
– 13:00. XV. buzkentz txapelketako sari banaketa ekitaldia, Andeko taberna aurrean.
Forua
Gaur.
– 12:00. Meza nagusia.
– Ondoren, salda eta buzkentzak.
– 17:30. 29. Briska txapelketa. Urdaibai Tabernan eman behar da izena.
Bihar.
– 14:00. XIV. Igel txapelketa, Batzoki tabernan.
– Ondoren, herri poteoa.
– 17:00. 21 Mus txapelketa. Batzoki tabernan eman behar da izena.
– 18:00. Idi probak. Iturbe anaiak (Arrieta), Maderas Duñabeitia (Kortezubi) eta Jon La Curz (Gatika). 2.000 kiloko harriagaz ariko dira idiak.
Domeka.
– 11:00. XV. nekazal azokaren hasiera eta karakol txapelketarako izena ematea, herriko plazan. Parte hartzaileek, gutxienez, 30 zentimetroko kazolak erabili beharko dituzte, eta bost errazio.
– 12:30. Meza nagusia.
– 13:15. Urdaibai Dantza Taldearen dantza emanaldia.
. Ondoren, Julen Aldana aizkolari foruarraren erakustaldia, herriko plazan.
– 14:00. 37. Karakol txapelketan parte hartzen duten kazolen aurkezpena. Ordutik kanpo ez dituzte kazolarik onartuko. Lehenengo bostek jasoko dituzte sariak.
– 17:30. 28. Tute txapelketa. Urdaibai tabernan eman behar da izena.
– Ondoren, txerriaren zozketa.
Sukarrieta (Kanala)
Gaur.
– 12:30. Meza baselizan.
– Eguerdian, bazkari herrikoia, Jatetxe jatetxean. Erretiratuei Sukarrietako eta Gautegiz Arteagako Udalak ordainduko die bazkaria.