Patxua tabernak eraman ditu Etxebarriko probetako mantak
Untza bakarreko aldeagaz, Markina-Xemeingo Patxua Tabernak irabazi ditu Etxebarriko zaldi probak. 63 untza egitea lortu zuen Patxua Tabernako zaldiak domekako proban, ordura arte Mungiako Taberna Goietak zeukan 62 untzako marka gaindituta. Horrela, zal...
Aulestiko Koba eta Mañuko Erauskinen zaldien artean ere lehia bizia egon zen, proben lehen egunean. 60 untza 1/2 2 metro eta 75 zentimetro egin zituen Kobaren animaliak, eta marka hori gainditzen saiatu zen Erauskin. Baina, tarte txikiagatik, ez zuen Kobaren zaldiaren 60 untza metro bat eta 65 zentimetroko lana gainditzea lortu.
Sei kinttopeko zaldi
Zaldien arteko norgehiagoka amaituta, kinttopekoen lehia hasi zen astelehenean. Bi egunetan, sei kinttopeko atera dira Etxebarriko probalekura, eta Gamizko Construcciones Torrontegik irabazi du neurketa 55 untza eginez.
Laukizko Totxik 52 untza 3/4 2 metro eta 60 zentimetroko marka ezarri zuen lehen egunean, eta Construcciones Torrontegik besterik ez zuen gainditzea lortu. Horrela, bigarren geratu da Laukizko probalaria. Hirugarren markarik onena Guriezoko Fermin Santamariarena izan da. 51 untza 4 metro eta 5 zentimetro egin zituen bere animaliak.
Sariei dagokionez, guztira sei sari banatu dituzte. Irabazleak 800 euroko diru sariagaz gainera Etxebarriko Olaia jatetxeak eta Otsolo tabernak emandako mantak eskuratu eta udalak emandako txapelak jantzi dituzte.