Ondarroa Arraun Elkarteak banderak bedeinkatuko ditu bihar
Ohitura den modura, banderak bedeinkatuko dituzte Ondarroa Arraun Elkarteko kideek. Bedeinkazioa bihar 12:00etan egingo dute, Antiguako Ama ermitan.Denboraldian irabazitako 13 banderak bedeinkatu ostean, herrirantz jaitsiko dira arraunlariak, eta triki...
Denboraldian irabazitako 13 banderak bedeinkatu ostean, herrirantz jaitsiko dira arraunlariak, eta trikitilariek lagunduta, ostera egingo dute Alde Zaharrean zehar. Ospakizunekin amaitzeko, bazkaritan batuko dira arraunlariak, entrenatzaileak, prestatzaileak eta zuzendaritza taldeko kideak.