Mutrikuko Musika Bandak bazkide kanpaina hasi du
Aurten ere Mutrikuko Musika Bandaren bazkide izateko aukera zabaldu dute. Egitasmoaren helburua sinplea dela nabarmendu dute bandako kideek. «Herritarren artean musika zaletasuna bultzatzeko asmoarekin abiatu dugu bazkide kanpaina».Beste urte batez, ...
Beste urte batez, musikarekin gozatzeko proposamena luzatu diete herritarrei, eta banda diruz laguntzen dutenek hainbat abantaila izango dituztela azpimarratu dute bandako kideek. Besteak beste, Udaberriko, Udako eta Santa Zeziliako kontzertu berezietan grabatutako hiru CDez osatutako sorta jasoko dute opari urte bukaera aurretik bazkide egiten direnek.
Urtean egiten dituzten kontzertu garrantzitsuenen kantu sorta jasotzeaz gain, bazkide guztien artean Donostiako Kursaal Jauregian edo Bilboko Euskalduna Jauregian egingo den goi mailako kontzertu baterako bina sarrera eta hiriko jatetxe batean bi pertsonentzako afari bat zozkatuko dituzte. Zozketa, hain zuzen ere, azaroaren 19an egingo da, Santa Zeziliako kontzertuarekin batera.
Hilaren 19a aurretik
Urte bukaera arte zabalik dago bazkide kanpaina, baina gogorarazi dutenez, Santa Zeziliako kontzertua aurretik komeni da bazkide egitea, goi mailako kontzertuaren zozketan ere parte hartu ahal izateko.
Bazkide egin nahi dutenek bandako kideekin harremanetan ipini edota kontzertu batera bertaratu besterik ez dute egin behar.