Mundakan jokatuko da 2017an Red Bull Rivals surf lehiaketa
Surfaren hitzordu ikusgarria hartuko du Mundakak 2017an: Red Bull Rivals lehia. Espainiako eta Portugalgo surflari onenak lehiatuko dira, eta Espainiar estatuko proba Europako ezker olaturik onenetakoan, Mundakan jokatuko dute.Aritz Aranburu zarauztarr...
Aritz Aranburu zarauztarrak gidatuko du Espainiako taldea, eta Tiago Pires izango da portugaldarren kapitaina. Proba Ribeira d’Ilhas-en egingo dute, Europako eskuin olaturik luzeenetakoan.
Talde biek bosna surflari beharko dituzte, eta parte hartu gura duenak izena eman dezake azaroaren 11tik aurrera (redbull.com/rivals). Bai Piresek bai eta Aranburuk ere, Pro/Am (pro, free surferra edo amateurra) bana; 16-20 urte arteko surflari junior bana; emakumezko surflari bana; Weekend Warrior (surfzale amorratua) bana eta local hero bana hautatu beharko dituzte. Aranbururen taldearen kasuan, local hero-a zein izango den Mundakako Surf Klubak herrian antolatzen duen txapelketan erabakiko da.
2014an ere Mundakan
2014an ere Red Bull Rivals lehia hartu zuen Mundakak. Orduko txapelketak Kanariar Uharteetako eta Iberiar Penintsulako surflari onenak jarri zituen lehian. Indar Unanuek eta Ethan Egigurenek parte hartu zuten Iberiar Penintsulako taldean, Galiziako Gony Zubizarreta kapitainaren gidaritzapean. Hain zuzen, Free Surfer mailan lehiatu zen Unanue, eta junior mailan Egiguren.