Mugikorrak erabiltzen ikasteko ikastaroa antolatu du Erroxapek
Telefono mugikorrak eta tabletak ondo erabiltzen ikasi gura duten horientzako ikastaroa antolatu du Bermeoko Erroxape Emakumeen Elkarteak.
Hiru eguneko ikastaroa dela azaldu dute. Azaroaren 15ean, 16an eta 17an batuko dira, 11:00etatik 13:00etara. Ikastaroa Gurutze Gorrikoek emango dutela jakinarazi dute antolatzaileek, eta doanekoa da.
Interesa duten horiek guztiek Erroxapek Erreten parkean duen egoitzan eman beharko dute izena, 18:00etatik 21:00etara edota 94-605 84 44 telefono zenbakira deituta.