Martitzenean amaituko da bertso lehiaketan parte hartzeko epea
Markina-Xemeingo Hemen be bai merkatarien elkarteak antolatuta dago lehiaketa. Parte hartzaile bakoitzak gehienez ere bertso bat aurkeztu ahal duMarkina-Xemeingo Hemen be bai merkatarien elkarteak antolatutako bertso lehiaketan parte hartzeko epea mart...
Markina-Xemeingo Hemen be bai merkatarien elkarteak antolatuta dago lehiaketa. Parte hartzaile bakoitzak gehienez ere bertso bat aurkeztu ahal du
Markina-Xemeingo Hemen be bai merkatarien elkarteak antolatutako bertso lehiaketan parte hartzeko epea martitzenean amaituko da. Parte hartzaile bakoitzak bertso bat aurkeztu ahal du. Elkarteko kideek jakitera eman dutenez, 150 euroko saria jasoko du irabazleak.Merkataritza euskararekin gai legez hartuta, lehiaketan edozein herritarrek parte hartu ahal duela diote elkarteko kideek. «Lehiaketara aurkezten duten bertsoa inon saritu edo argitaratu gabea izan behar da. Horrez gain, bertso-paper bakoi- tzeko idatzi beharreko bertsoak gutxienez sei eta gehienez hamar izan beharko dira».
Halaber, doinua eta neurria libreak direla jakitera eman dute. «Ezinbestekoa da doinuaren izena argi adieraztea».
Nola aurkeztu
Bertsoak posta elektronikoz bidali beharko dira: hemenbebai@gmail.com. «Bertsoak bidaltzeaz batera, egilearen izen-abizenak, telefono zenbakia, harremanetan jartzeko helbide elektronikoa eta doinuaren izena zehaztu beharko dira».
Sari banaketa noiz eta non egingo den Markina-Xemeingo Udalaren Euskara Eguneko (abenduak 3) programazioan agertuko dela aurreratu dute Hemen be bai elkartekoek.
Bide beretik, epaimahaiak lehiaketa baliogabea dela adierazi ahalko duela ere iragarri dute.