Lehendakariak kargua zin egingo du, azaroaren 26an
GERNIKA-LUMO // Azaroaren 23an eta 24an egingo den inbestidura saioaren ostean, Iñigo Urkullu EAJko hautagaiak lehendakari kargua zin egingo du. Azaroaren 26an izango da zin egitea, Gernika-Lumoko Batzar Etxean. Atzo egin zuten osoko bilkuran Bakartx...
GERNIKA-LUMO // Azaroaren 23an eta 24an egingo den inbestidura saioaren ostean, Iñigo Urkullu EAJko hautagaiak lehendakari kargua zin egingo du. Azaroaren 26an izango da zin egitea, Gernika-Lumoko Batzar Etxean. Atzo egin zuten osoko bilkuran Bakartxo Tejeriak data horien berri eman zuen, nahiz eta lehendakaria izateko hautagaitzak azaroaren 18a arte aurkeztu daitezkeen. EH Bilduk Maddalen Iriarte hautagaia aurkeztuko du. Dena dela, Urkullu beste taldeen babesik gabe izan daiteke inbestitua.