Kresalak antolatutako bertso saioa egingo da etzi, Ondarroan
Ondarroako Kresala kultur elkartearen 50. urteurrena ospatzeko ekintzen baitan, domekan bertsoa saioa egingo da Ondarroako Udal Erakusketa aretoan, 13:00etan. Iratxe Ibarra eta Sebastian Lizaso bertsolariekin batera ariko dira Eñaut Lertxundi eta Iña...
Gai jartzaile legez Jon Arrizabalaga bertsolari ondarrutarra ariko da. Saioa doan izango da eta herritarrei bertara joateko gonbitea luzatu diete Kresalako kideek.