Hogeita bost urte,
mende laurden bete du Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoak. Hori dela eta,
urteurren borobila aprobetxatu eta
hainbat jarduera egin izan dituzte urte osoan zehar. Eta urte amaiera arte ere zer egin eta zegaz gozatu izango dute herritarrek eta museoko bisitariek.
Hurrengo zita
zapatuan bertan izango da Euskal Herria Museaon. Oraingoan, familiei zuzendutako ekimena da egingo dutena:
Herri Kirol Olinpiada. Beraz, guraso zein umeek arratsalde polita bezain entretenigarria igarotzeko aukera izango dute bihar, zapatuz.
16:30ean emango diote hasiera tailerrari, eta, zehaztu dutenez, 4 urtetik gora ume eta gazteei eta pertsona helduei zuzenduta egongo da. Parte hartu gura duetenek
izena eman beharko dute aldez aurretik.
Horretarako, Euskal Herria museora deitu beharko dute (94-625 54 51) edota posta elektronikoz erreserba egin,
euskalerriamuseoa@bizkaia.eus helbidera mezua idatzita.
Ipuinezko bisita gidatua.Erakusketa, kontzertuak, Erdi Aroko kanpalekuak… Hainbat izan dira urte honetan Euskal Herria Museoak bere egitarauaren baitan bildu dituen ekimenak. Zapatuko familia tailerra egin ostean,
hurrengo astebururako ere proposamen bat dakarkie museoak gernikar eta eskualdeko bizilagunei.
Hain zuzen, urteurren ekitaldiei jarraipena eman asmoz,
jarduera berezi bat da proposatzen duena: Museoko bitxiei
ipuinezko bisita egitea, alegia.
Iñaki Carretero ipuin kontalariaren eskutik, fantasiazko mundura jauzi egiteko aukera izango dute ume zein nagusiek. Izan ere, museoko objektu berezienak ipuin bihurtuko ditu Carreterok, bisita dibertigarri bezain desberdina eskainiz.
Museoko bitxiak, ipuinezko bisita jarduera hurrengo barikuan izango da,
azaroaren 18an, 19:00etatik aurrera. Bisita euskaraz egingo du Carreterok, eta parte hartzeko aldez aurretik erreserba egitea ezinbestekoa dela jakinarazi du Euskal Herria