Herriko historia ardatz izango duen jardunaldia egongo da bihar, Lekeition
Prehistoria, Erromatar Garaia eta Erdi Aroaren zertzeladak eskainiko dituzte hiru adituk goizean. Gidatutako bisita egingo da arratsaldean, aitatuko dituzten leku esanguratsuetan zeharLekeitioko Prehistorian, Erromatar Garaian eta Erdi Aroan murgiltzen...
Prehistoria, Erromatar Garaia eta Erdi Aroaren zertzeladak eskainiko dituzte hiru adituk goizean. Gidatutako bisita egingo da arratsaldean, aitatuko dituzten leku esanguratsuetan zehar
Lekeitioko Prehistorian, Erromatar Garaian eta Erdi Aroan murgiltzen lagunduko duten hiru hitzaldi egongo dira bihar goizean, Lekeitioko kultur etxean. Belen Bengoetxea arkeologoak, Jose Luis Arribas prehistoriatzaile eta Lumentzako indusketa arkeologikoen zuzendariak eta Ana Martinez Salcedo arkeologoak herriaren ondare ezberdinen gaineko xehetasunak emango dituzte. Behin herriko historiaz jantzita, bisita gidatua egiteko aukera egongo da arratsaldean.10:30ean hasiko dira hitzaldiak. Belen Bengoetxeak emango ditu lehen azalpenak Lekeitioko Erdi Aroa eta Aro Modernoa ardatz hartuta. Horrela, azken urteetan Lekeition egin diren indusketa arkeologikoez jardungo du arkeologoak.
Hamobost bat minutuko atsedena hartu ondoren, Jose Luis Arribas prehistoriatzaileak hartuko du hitza, eta Lekeition dauden aztarnategi prehistorikoei buruz hitz egingo du.
Azkenik, 12:15ak aldera hasiko da Ana Maria Salcedo arkeologo eta Foruko Herri Erromatarreko indusketen zuzendariaren hitzaldia, eta Lekeitioko kokaleku erromatarrei buruzko azalpenak emango ditu.
Hiru hitzaldiak amaitutakoan, hiru adituei galderak egiteko aukera egongo dela jakitera eman dute antolatzaileek. Arratsaldean, gainera, goizeko hitzaldian aitatutako eta mantendu diren historiako giltzarriak bertatik bertara ikusteko aukera egongo da bisita gidatuan.
Bisitarako elkargunea Lekeitioko plaza izango da, eta ordua 16:00ak. Parte hartu nahi duenak bertara joatea besterik ez du egin behar, ez da-eta aldez aurreko erreserbarik egin beharko.