Herriko gazteen topagune izan asmoz, Gaztelokala atonduko dute Sukarrietan
Ander deuna enparantzan kokatuko dute, 6. zenbakian. Gaztelokala atontzeko lanak egiteko aurrekontua 30.871 eurokoa da. Eusko Jaurlaritzararen diru laguntza eskatu duteSukarrietako Udalak gazteentzako lokal bat atonduko du: Gaztelokala. Ander Deuna enp...
Ander deuna enparantzan kokatuko dute, 6. zenbakian. Gaztelokala atontzeko lanak egiteko aurrekontua 30.871 eurokoa da. Eusko Jaurlaritzararen diru laguntza eskatu dute
Sukarrietako Udalak gazteentzako lokal bat atonduko du: Gaztelokala. Ander Deuna enparantzako 6. zenbakian kokatuko dutela azaldu dute udal ordezka- riek, udaletxe aurreko plazan, hain zuzen ere.Gaztelokalagaz, batetik, herrian gazteen partaidetza sustatzeko, gazteak batzeko eta informazioa eskuratzeko aukerak sortu gura dituzte ; eta, bestetik, hezkuntza, kultura eta gizarte ekimenak martxan jartzen laguntzea dute helburu.
Sukarrietako alkate Erruki Goirienak azaldu duenaren arabera, udalak gune zabal batean pentsatu du, herriko gazteek eurei zuzendutako ekintzak, mugikortasuna edota hezkuntzako gaiak kontsultatzeko errenferentzia puntu bat izan dezaten. «Gazteen aisialdiko jarduerak garatzeko gunea izango da, baina, era berean, euren ekimenetarako informazioa, laguntza edo babesa izango dute. Gainera, hemendik aurrera gure herrian eskualde mailako ekimenak planteatu ahal izango ditugu, gure gazteen partaidetza sustatzeko, bai herrian, bai eta eskualdean ere».
Urremendiko kide
Gogorarazi dutenez, Sukarrietako Udala Urremendik kudeatutako eskualdeko Gazte Zerbitzuaren kide da, eta herriko gazteen garapen pertsonalerako eta sozialerako aukerak eskaintzearen alde egiten dutela diote. Zentzu horretan, orain lau urte, Busturialdean gazteei zuzendutako enplegua, heziketa eta aisialdiko ekintzak garatzeko Bizkaiko Foru Aldundiagaz lankidetza hitzarmena sinatu zela aipatu dute.
Gaztelokala atontzeko lanak egiteko aurrekontua 30.871 eurokoa da. Udalak zehaztu duenez, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirolak zuzendaritzaren diru laguntza eskatu dute.