Espainiako txapelketan parte hartuko dute Lea-Artibaiko hiru gimnastikalarik
Enara Bilbao eta Lur Aranburu ondarrutarrek taldekako proban parte hartuko dute. Alaitz Aranbarri markina-xemeindarrak, ostera, bakarkako saioa egingo duLea-Artibaiko gimnastikalariek azaroaren 9tik 13ra ospatuko den Oinarrizko Espainiako Txapelketan p...
Enara Bilbao eta Lur Aranburu ondarrutarrek taldekako proban parte hartuko dute. Alaitz Aranbarri markina-xemeindarrak, ostera, bakarkako saioa egingo du
Lea-Artibaiko gimnastikalariek azaroaren 9tik 13ra ospatuko den Oinarrizko Espainiako Txapelketan parte hartuko dute Valladoliden (Espainia). Lea-Artibaiko gimnastikalariak Eibarko Ipurua taldeagaz ariko dira.Lea-Artibaiko parte hartzaileei dagokienez, Espainiako txapelketan aritzeko sailkatutakoak ondokoak dira: Enara Bilbao eta Lur Aranburu ondarrutarrak eta Alaitz Aranbarri markina-xemeindarra. Eta hirurak Ipurua taldeko oinarrizko mailako gainerako gimnastikalariekin ariko dira.
Bilbaok eta Aranburuk taldeka parte hartuko dute txapelketan, gaur; eta Aranbarrik, ostera, bakarkako saioa egin zuen atzo arratsaldean.
Lorpenak
Ikasturtea hasi denetik hainbat txapelketa jokatu dira, eta horietan hainbat lorpen eduki dituzte Ipuruakoek. Joan den astean, esaterako, Bermeoko Xixili txapelketan Aranbarrik lehenengo postua lortu zuen lurraldeko mailan; eta Euskadiko mailan, berriz, bigarren geratu da.
Taldekako lorpenei dagokienez, Euskadiko Txapelketan lehenengo postua lortu du Ipuruak lurraldeka. Euskadiko mailan, aldiz, bigarren geratu da talde eibartarra. Iruñeko txapelketan, ostera, lehenengo postua lortu zuten, eta hirugarrena Euskalgym txapelketan.