Errugbian, derbiak jokatuko dituzte etxeko taldeek
Gernika Rugby Taldeko neskek eta Ohorezko Mailako taldeak etxean dute asteburuko partidua. Biek, gainera, derbia hartuko dute Urbietako zelaian. Nesken kasuan Getxo R.T. izango dute aurrez aurre, domekan, 12:00etan. Senior ohorezko mailakoek, aldiz, zapatuan jokatuko dute Ampo Ordiziaren kontra, 16:00etatik aurrera.
Euskal Ligako seniorrek ere ordiziarrak izango dituzte aurkari. Partida zapatuan jokatuko dute, Urbietan, 17:30ean.