Erromesek utzitako borondatea Gizarte Zerbitzuetara bideratuko dute
Datorren astean geldituko dira aterpetxeko eta Gizarte Zerbitzuetako arduradunak borondatea eskualdatzeko. 6.572 erromes egon dira aurten aterpetxeanDone Jakue Bideko erromesek Markina-Xemeingo aterpetxean utzitako borondatea Gizarte Zerbitzuetara bide...
Datorren astean geldituko dira aterpetxeko eta Gizarte Zerbitzuetako arduradunak borondatea eskualdatzeko. 6.572 erromes egon dira aurten aterpetxean
Done Jakue Bideko erromesek Markina-Xemeingo aterpetxean utzitako borondatea Gizarte Zerbitzuetara bideratuko dela jakitera eman du Markina-Xemeingo Udalak. «Beharrizan edota premia handiena dutenei laguntzeko helburuagaz», azaldu dute.Apirilean zabaldu ditu ateak, aurten, Karmeldarren komentuan egoten den Done Jakue Bideko erromesentzako aterpetxeak, eta urriaren 16ra arte egon da zabalik. Bizkairako Done Jakue Bidearen Borondatezko Zaintzaileen Elkarteak emandako datuen arabera, denbora tarte horretan, 6.572 erromes igaro dira bertatik, eta horietako batzuk, borondatea eman dute aterpetxean egotegatik.
Aterpetxeko arduradunek diru hori premia dutenei ematea erabaki dute, eta Gizarte Zerbitzuei eskaini diete dauzkaten beharrizanetarako erabiltzeko.
Azaroaren 17an bilduko dira Markina-Xemeingo aterpetxeko arduradunak eta Gizarte Zerbitzuetako ordezkariak borondate hori azken horien esku uzteko.
Erromesak gehituz
Bizkairako Done Jakue Bidearen Borondatezko Zaintzaileen Elkarteak aurreratu dituen datuen arabera, Markina-Xemeingo aterpetxean ostatu hartzen duten erromesen kopuruak gorantz egin du urtez urte. 2014an, esate baterako, 3.956 erromes egon ziren guztira (1.174 emakume eta 2.182 gizonezko); 2015 urtean 5.290 erromesek egin zuten geldialdia Karmeldarren komentuko aterpetxean (2.363 emakumek eta 2.927 gizonezkok), eta aurten 6.572 erromes pasatu dira handik (2.964 emakume eta 3.608 gizonezko).