XII. Berdintasun gunea Gernika-Lumora eta Arratzuko Barrutia ikastetxera heldu zen atzo. Emakunderen autobusa gaur ere Loizaga kalean egongo da. Atzo Lehen Hezkuntzako eskola umeekin saioak egin zituzten, eta gaur goizean ere horretan jarraituko dute. ...
XII. Berdintasun gunea Gernika-Lumora eta Arratzuko Barrutia ikastetxera heldu zen atzo. Emakunderen autobusa gaur ere Loizaga kalean egongo da. Atzo Lehen Hezkuntzako eskola umeekin saioak egin zituzten, eta gaur goizean ere horretan jarraituko dute. Arratsaldean, berriz, herritarrrentzat egongo da zabalik. Ikasleekin egiten dituzten saioak adinaren arabera egokitzen dituzte. LHko ikasleekin jolasen edo proben bitartez lantzen dituzte berdintasunagaz loturiko gaiak. DBHko ikasleekin, ostera,
Beldur Barik programako bideoak ikusiz, esaterako, indarkeria moten eta estereotipoen inguruan aritzen dira. Modu batean edo bestean emakumezkoen eta gizonezkoen arteko desberdintasuna zelan sortzen den azaltzen eta ohartarazten diete, berdintasuna lortzea jendarteak duen erronka nagusietako bat dela kontzientziatzeko. Era berean, desberdintasun horiek norbanakoarengan daukaten eraginaz ohartarazten dute Berdintasun gunean. Informazio +:busturialdea@hitza.eus