Gazteguneari buruzko bigarren batzarra egingo da gaur
LEKEITIO // Gaztegunearen ordezko toki bat bilatzeko hasitako ibilbideari jarraipena emateko asmoz, bigarren batzarra deitu du, gaur arratsalderako, Guraso Aisialdi Taldeak. Batzarra 18:00etan egingo da kultur etxean, eta bertan sortu berri duten talde...
LEKEITIO // Gaztegunearen ordezko toki bat bilatzeko hasitako ibilbideari jarraipena emateko asmoz, bigarren batzarra deitu du, gaur arratsalderako, Guraso Aisialdi Taldeak. Batzarra 18:00etan egingo da kultur etxean, eta bertan sortu berri duten taldea elkarte bihurtzeko pausoak adostu eta beste erabaki batzuk hartuko dituztela jakitera eman dute. «Badakigu ume eta gazte asko ibili direla Gaztegunean, eta konpondu bitartean irtenbidea emateko interesa duten guztiak animatzen ditugu parte hartzera».