Txipdun edukiontziei buruzko batzarra egingo dute etzi
Ondarroako Udalak jakitera eman duenez, birziklatzeko edukiontzien inguruko batzarra egingo dute etzi, 18:30ean, Kofradia Zaharrean.Zehatz esanda, edukiontziak txipagaz edo txipik barik egokiagoak diren eztabaidatzeko aukera izango dute herritarrek. «...
Zehatz esanda, edukiontziak txipagaz edo txipik barik egokiagoak diren eztabaidatzeko aukera izango dute herritarrek. «Besteak beste, birziklatzeko edukiontziak txipagaz ezartzea Ondarroan gehiago birziklatzeko sistema egokia den galdetuko diegu herritarrei», azaldu dute udal ordezkariek.
Ondarroan gehiago birziklatzeko sistema ezberdinak aztertuko direla nabarmendu dute udal ordezkariek, eta, tartean, txiparen bidez funtzionatzen duten edukiontzien aukeraren inguruko azalpenak emango dituzte.