Bilatu
Sartu
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Ajangiz
      • Arratzu
      • Bermeo
      • Busturia
      • Ea
      • Elantxobe
      • Ereño
      • Errigoiti
      • Forua
      • Gautegiz Arteaga
      • Gernika-Lumo
      • Ibarrangelu
      • Kortezubi
      • Mendata
      • Morga
      • Mundaka
      • Murueta
      • Muxika
      • Nabarniz
      • Sukarrieta
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion Agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • HITZAren 20. urteurrena
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Xixili
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Sartu
Gizartea

Tailer bat egingo dute bihar Mugarri parte hartze prozesuaren barruan

Herritarrek iriste erraztasuna hobetzeko proposamenak egin ahalko dituzte. Udalak hilaren 21a arte jasoko ditu ekarpenak. Abenduaren 12an aurkeztuko dute planaren zirriborroaMunitibarko udal ordezkariek joan den asteko eguaztenean aurkeztu zieten herri...

Aintzina Monasterio
Busturialdea
2016/11/09

Herritarrek iriste erraztasuna hobetzeko proposamenak egin ahalko dituzte. Udalak hilaren 21a arte jasoko ditu ekarpenak. Abenduaren 12an aurkeztuko dute planaren zirriborroa

Munitibarko udal ordezkariek joan den asteko eguaztenean aurkeztu zieten herritarrei Mugarri irisgarritasuna hobetzeko parte hartze prozesua, eta bihar egingo dute hobekuntza tailerra. 18:00etan elkartuko dira udal aretoan.

Udalak urte amaiera bitartean mugikortasun plan bat prestatuko du, eta horretarako bizilagunen iritziak eta ekarpenak jasoko ditu. Herritarrek biharko tailerrean izango dute haien proposamenak egiteko aukera.

Era berean, prozesuaren informazioa jasotzen duen eskuorria eta ekarpenak egiteko fitxak banatuko ditu udalak etxez etxe. Horiek bete ostean, munitibartarrek udalaren postontzietan, udaletxeko Idazkaritzan edota liburutegian utzi ahalko dituzte.

Gainera, www.munitibar.org helbidean fitxa modu telematikoan betetzeko aukera ere egongo da.

Egunerokotasunean herri-guneetan eta auzoetan oztopo arkitektonikoak jasaten dituzte herritarrek, eta, beraz, arazo horiek identifikatzeko bizilagunen laguntza ezinbestekoa dela uste dute udal ordezkariek. Zehaztu dutenez, denen parte hartzeagaz Munitibar irisgarriago baten bidean lehenengo harria jartzea da Mugarriren helburua.

Udalak azaroaren 10etik 21era batuko ditu bizilagunen proposamenak. Ondoren, abenduaren 12an jasotako ekarpenak aztertuko dituzte, eta Learri enpresa publikoko teknikariek irrisgarritasun planaren zirriborroa aurkeztuko diete herritarrei.

Bertan, azken zalantzak argitu, eta azken ñabardurak egiteko aukera eskainiko dute.

Abenduko osoko bilkura

Horrela, abenduaren 14ko udal osoko bilkuran onartuko dute Irisgarritasun plana. Learri Lea Ibarreko enpresa publikoak idatziko du.

Teknikoen irizpideen arabera txosten bat prestatu dute honez gero datu bilketa eta diagnostiko labur bat egin dituzte, eta eguaztenean hura ezagutzeko aukera izan zuten aurkezpenera bertaratu zirenek. Horren aurretik, baina, irisgarritasuna zer den eta irisgarritasun irizpideak zeintzuk diren azaldu zuten.

Halaber, udalak parte hartze prozesua zelan burutuko duen zehaztu zuten. Erabiliko duten metodologia eta kronograma azaldu zituzten, eta prestatu duten mapa erakutsi zieten herritarrei.

Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Agenda

Busturialdeko azken berrien buletina!

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Busturialdeko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-627 10 85 / 607 29 22 23
  • busturialdea@hitza.eus / gernika@hitza.eus
  • Elbira Iturri kalea, z/g. 48300, Gernika-Lumo
  • Publizitatea
  • 94-618 72 99 / 647 35 56 54
  • busturialdea@hitza.eus / bermeo@hitza.eus
  • Atalde 17, atzealdea. 48370, Bermeo
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.