Nerea Ibarzabal Salegik finalaurrekoetarako txartela eskuratu du
Zaldibarko kanporaketa irabazi zuen zapatuan bertsolari markina-xemeindarrak. Azaroaren 19an Markina-Xemeingo Uni frontoian jokatuko den kanporaketan parte hartuko duZaldibarko Olazar frontoia bertsozalez bete zen zapatuan, Udagoieneko faseko bosgarren...
Zaldibarko kanporaketa irabazi zuen zapatuan bertsolari markina-xemeindarrak. Azaroaren 19an Markina-Xemeingo Uni frontoian jokatuko den kanporaketan parte hartuko du
Zaldibarko Olazar frontoia bertsozalez bete zen zapatuan, Udagoieneko faseko bosgarren eta azken kanporaketan. Beñat Romero Maguregi, Beñat Vidal Gurrutxaga, Eneko Arrate Sololuze, Igor Menika Bengoetxea, Nerea Ibarzabal Salegi eta Peio Ormazabal Villanueva bertsolariak atera ziren Zaldibarko oholtzara, eta ariketa guztiak egin ostean, Nerea Ibarzabalek lortu zituen puntu gehien, 474,5 puntu hain zuzen.Horrela, finalaurrekoetarako txartela lortu du Markina-Xemeingo bertsolariak, eta bere herrian, Markina-Xemeinen kantatuko du azaroaren 19ko finalaurrekoan.
Ibarzabalen ondorengo puntuazio nagusia Zaldibarko finalean kantatu zuen beste markina-xemeindarrak eskuratu zu-en: Eneko Arrate Sololuzek. Arratek 438,5 puntu lortu zituen.
Maite Berriozabal Berrizbeitiak egin zituen gai emaile lanak zapatuan. Epaimahaiko kideak, ostera, Alaitz Etxanobe Bereziartua, Ander Txakartegi Basterretxea, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jon Jaio Aiartzaguena, Leire Etxebarria Gaztelu eta Miriam Juaristi Urizar izan ziren. Itxaro Juaristi Olaetxeak bete zituen idazkari lanak.
Finalaurrekoak erabakita
Zapatuko saioaren ostean, osatuta geratu dira finalaurrekoetako saioak. Horrela, azaroaren 19an Markina-Xemeingo Uni frontoian 17:30ean egingo den kanporaketan Eneko Abasolo Txabarri Abarkas (Iurreta, 1976), Jone Uria Albizuri (Algorta, 1990), Joseba Barandiaran Andueza (Legazpi, 1973), Nerea Ibarzabal Salegi (Markina-Xemein, 1994), Oihana Bartra Arenas (Bilbo, 1984) eta Txaber Altube Sarrionandia (Abadiño, 1998) bertsolariek kantatuko dute.
Finalaurrekoetarako eta finaleko sarrerak salgai daude, eta erosteko hainbat bide daudela jakitera eman dute: alde batetik, www.bertsosarrerak.eus webgunean eskura daitezke. Beste alde batetik, saioko egunean bertan txarteldegian erosi ahal izango dira sarrerak. Txarteldegiak 16:00etan zabalduko dituztela aurreratu dute.