Negozio ideien garapen ikastaroa antolatu dute
Busturialdeko Gazteria zerbitzuek negozio ideien garapen ikastaroa antolatu dute. Azaroaren 28an, 29an eta 30ean eskainiko dute ikastaroa Mundakako Tribisarrospe Kultur Etxean. 15 orduko ikastaroa da, eta hiru egun horietan 09:00etatik 14:00etara batuk...
Arratzu, Bermeo, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrietan erroldatutako 18 eta 35 urteko bitarteko gazteek dohainik parte hartu ahal izango dute ikastaroan. Hala ere, lekuak mugatuak direla azaldu dute. Horregatik, ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea. Urremendi Landa Garapen Elkartean (94-625 76 09) edo Bermeoko Gazteentzako Informazio Zerbitzuan (94-617 91 58) eman daiteke izena. Azkenengo eguna azaroaren 24a izango da, beti ere lekuak arinago beteko ez balira.
Coach and Play-ren eskutik jasoko dute ikastaroa parte hartzaileek, eta Lego Serious Play metodologia erabiliko dute.