Gernika-Lumoko Udalak euskara jolasean errotzeko ekintzak dakartza aurten ere
Euskera Olgetan Errotu egitasmoaren bitartez, herriko familien artean hizkuntzaren erabilera sendotzeko helburua dauka udaleko euskara sailak. Hiru domekatan egingo duteFamilia arloan euskararen erabilera areagotzeko asmoagaz, urtero bezala azaroko dom...
Euskera Olgetan Errotu egitasmoaren bitartez, herriko familien artean hizkuntzaren erabilera sendotzeko helburua dauka udaleko euskara sailak. Hiru domekatan egingo dute
Familia arloan euskararen erabilera areagotzeko asmoagaz, urtero bezala azaroko domeketan haur eta gurasoentzako ekintzak antolatu dituzte. 3 eta 6 urteko umeei eta haien gurasoei zuzendutako ekintzak Jai Alai pilotalekuan egingo dituzte.Gernika-Lumoko Euskara Zerbitzuak eta Urdaibai Rugby Eskolak elkarregaz antolatutako programa ludiko horren bitartez, esparru ez formalean euskararen erabilpena sustatzeko baldintzak finkatu nahi dituzte, guraso eta haurren arteko harre- manak sendotuz.
Hiru saio egingo dituzte azaroko domeketan. Lehiaketa forma izango duten ekintza ez konpetitiboetan, guraso eta haurrek proba batzuk gainditu beharko dituzte elkarregaz: euskal jokoak, bertsoak, abestiak, galderak eta bestelakoak eginez.
Udalak diru partida bat bideratu du euskararen arloan Euskera Olgetan Errotu egitasmoa burutzeko. Hain zuzen ere, 7.401 euroko aurrekontua izango dute aurten.
Azaroaren 13an baserriaren eguna egingo dute; azaroaren 20an herriaren eguna, eta azaroaren 27an jai erraldoia egingo dute Euskararen Nazioarteko Egunaren atarian. Ekintzak Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian izango dira, 17:00etan hasi eta 20:00etara arte.
Ekintzak Urdaibai Rugby Eskolakoen ardurapean antolatzen dira, Gernika-Lumoko Udalaren Euskara Arloaren finantzaketa eta lankidetzagaz. Urtero egiten den ekintza horretan parte hartzera deitu diete 2011, 2012 eta 2013 urteetan jaiotako umeak dituzten herriko 600 bat familiei.
Gonbidapena gutun bidez bidaliko da, parte hartu nahi dutenek izena eman ahal izateko. Urtero 200 bat ume eta gurasok parte hartzen dute.