Gaur da Sella ibaiaren jaitsiera egiteko izena emateko azken eguna
Busturialdeko Gazteria Zerbitzuak 10 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutako irteera antolatu du. Hain zuzen ere, Sella ibaia (Asturias, Espainia) jaistera joango dira, azaroaren 19an eta 20an.Sella kanoan jaisteaz gain, abentura parkea bisitatuko du...
Sella kanoan jaisteaz gain, abentura parkea bisitatuko dute, eta arku tiroketa egin. Joan gura dutenek gaur dute izena emateko azken eguna. Udaletxeetan edo Urremendin eman daiteke izena. Lehentasuna izango dute Arratzu, Ereño, Forua, Gautegiz Arteaga, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrietako gazteek. Lehentasuna izateaz gain, 55 euro ordainduko dituzte bidaiagatik. Gainontzekoek 90 euro ordaindu beharko lituzkete; lekuak egonez gero, joateko aukera edukiko lukete.
Prezioaren barruan, bidaia, ostatua, ibaiaren jaitsiera, beste ekintza batzuk eta gazteen behar izanak daude sartuta. Bidaia egiteko gutxieneko talde bat osatu beharra dago, eta lekuak mugatuak direla adierazi dute antolatzaileek.