Sortu alderdi politikoa berrantolatuko dutela iragarri dute Gernikan
Alderdia berrantolatzeko prozedura hasiko dutela jakinarazi zuten zapatuan, Elai Alai aretoan egin zuten agerraldian. Kohesio falta eta oinarri sozialekiko desafekzioa zela eta, alderdiaren antolamendu berria osatzeko prozedura hasi dutela jakinarazi z...
Gernika-Lumori dagokionez, prozesu hau aurkezteko eta aurrera eramateko ekintzen datak hauek zehaztu zituzten: azaroaren 17an, 19:00etan ponentziaren defentsa egingo du zuzendaritzako kide batek, Elai Alai aretoan izango da; azaroaren 19an eztabaida nazionala egongo da, eta streaming bidez jarraitzeko aukera izango dute bertaratu ezin direnek; eta azaroaren 26an Herri Batzarra egingo dute Harizpen, 10:00etan.
Egitasmoaren parte hartzaile izan nahi dutenen akreditazio prozesuan daudela esan zuten agerraldian. Izen ematea interneten bidez ari dira egiten partehartu.sortu.eus webgunean.
Oinarri sozialei entzun
Berrantolaketa prozesu honekin hasteko, oinarri sozialei hitza eman eta 9.000 elkarrizketa inguru egin dituztela adierazi zuten zapatuan. Hortik ateratako ondorio eta balantze kritikoetatik, eta Zutik Euskal Herria dokumentutik abiatuta, bide berria eraikitzeko egitasmoa jarraituko dutela zehaztu zuten.
«Garai berrietan ez dugu jakin antolakuntza eredu berritzaile bat martxan jartzen», onartu zuen Fidalgok zapatuko agerraldian. Estrategia independentistaren gako moduan, prozesu berritzaile hau hastearen garrantzia ere nabarmendu nahi izan zuen.
Alderdian dituzten barne korapiloak, sozialismoa, euskara, desobedientzia, estrategia feminista edo gatazkaren bukaerari behingoz konponbidea aurkitzeko, erabakia hartu dutela gaineratu zuten. Bide horretan aurrera egiten jarraitzeko, ezker abertzalea ordezkatzen duen alderdia birfundatzea beharrezkoa dela nabarmendu dute.
Bestalde, urtarrilaren 21ean Sorturen birfundazio kongresu nazionala egingo dutela adierazi zuten. Horren aurretik, azaroaren 5etik 26ra bitartean, ponentzia eta zuzendaritza ekipoa hautatuko dutela iragarri zuten. Emendakin partzialen eta zerrenda irekien bidezko karguen hautaketa urtarrilaren 9a eta 21a bitartean egingo dira.
Pauso hauek alderdiaren ildo berria zehaztuko dutela esan zuten, eta ezkerrekoak eta abertzaleak diren herritarren guztien parte hartzearekin aurrea egiteko asmoa adierazi zuten.
«Uste dugu zerotik abiatzeak abantaila asko ekarriko dizkiola herriari», azaldu zuen Bidaurretak, birfundazio nazionalaren ostean herriko antolamendua hasiko direla ere zehaztuz.