Gernika-Lumo, Nabarniz eta Kanalan ere herri galdeketa egingo dute
Busturialdean erabakitzeko eskubidearen alde bozketa egingo duten herriak gehituz doaz. 2017ko apirilaren 2an bost tokitan herri galdeketa egitea aurreikusi dute antolatzaileek Oihana CabelloBusturialdean gehituz doaz erabakitzeko eskubidearen alde hur...
Busturialdean erabakitzeko eskubidearen alde bozketa egingo duten herriak gehituz doaz. 2017ko apirilaren 2an bost tokitan herri galdeketa egitea aurreikusi dute antolatzaileek Oihana Cabello
Busturialdean gehituz doaz erabakitzeko eskubidearen alde hurrengo urtean pausoak emango dituzten herriak. Hala, Gernika-Lumon, Nabarnizen eta Kanalan ere herri galdeketa egingo dute, 2017ko apirilean. Bermeo eta Busturia kontuan hartuta, beraz, Busturialdean bost lekutan gauzatuko dute erabakitzearen aldeko eskubidea apirilaren 2an.
Busturiko Madariaga Dorretxean zapatu goizean egin zuten elkarretaratzean esan zutenez, galdeketa horiek herri justuago bat, elkarbizitza indartzea eta modu parte hartzailean herriaren prozesu demokratikoan aurrera egitea dute helburu.
Izaera guztietako herritarrak bertaratu ziren Busturira zapatuan; adin, jatorri edo joera politikoen gainetik, erabakitzeko eskubide dmokratikoa dagoela adierazteko.
Busturialdeko herritarrak hurrengo urtera begirako asmoen berri emateko batu ziren Busturian. «Herri heldua garelakoan gagoz hamen» esaten zuen adierazpena irakurri zuten, «gure geroa zelan antolatu gura dugun badakigu», gaineratuz.
Beraz, erabakitzeko eskubidea gauzatu gura dutela adierazita, Busturialdeko herri gehiago batzeko itxaropena dute; «inori ezer inposatu gabe, herritarrek geroa denon artean erabakitzeko eskubidea dugulako», esanez bukatu zuten adierazpena.