50. urteurrenak merezi zuen jaia
Kresala Kultur Elkarteak herritarrekin batera ospatu nahi izan du elkartearen urteurren berezia. Musika, dantza, antzerkia eta beste hainbat diziplina batu dituen jaialdia prestatu du elkarteak, hainbat ezustekoz bustia.Historia, kultura eta umore ona....
Kresala Kultur Elkarteak herritarrekin batera ospatu nahi izan du elkartearen urteurren berezia. Musika, dantza, antzerkia eta beste hainbat diziplina batu dituen jaialdia prestatu du elkarteak, hainbat ezustekoz bustia.
Historia, kultura eta umore ona. Osagai horiexek bildu zituen Kresala Kultur Elkarteak ondarrutarrei eskaini nahi izan zien jaialdiak.Zaldupe kiroldegiko kantxan eta harmailetan jende asko bildu zen zapatu iluntzean. Ezustekoak iragarri zituzten antolatzaileek, eta horixe jaso zuten 50. urteurrenaren harira kiroldegian bildu ziren ikus-entzuleek.
Jaialdiari dagokionez, Agurra dantzatzen hasi zuten ekitaldia, eta ostean, Kortxeleko mamuen txanda etorri zen. Ezustekoa emanda ailegatu zen Leokadi; kiroldegiko sabaitik jaitsi zen mamuen segizioko nagusia.
Beste hainbat ezustekori ere egin zioten lekua. Imanol Urkizuk eta Ion Maiak musika eta letra egileak dira, hurrenez hurren Kresalarentzat 1992an egin zuten Haizeak Kresala ereserkia kantatu zuten.
Testigantzak ere bai
Txo! Antzerki Kolektiboak jarri zion umore puntua jaialdiari; esketxez esketx, Kresalaren sorrera eta bilakaera irudikatu zituzten Aitor eta Ion Iñaki Artetxek; eta pantaila erraldoian, testigantzak eta argazkiak erakutsi zituzten, lehenakoak eta oraingoak.
Jaietako danborradara huts egiten ez dutenek, bestalde, txalaparta erabili zuten Tatiago, Lepoan hartu eta Guztiok Ondarru piezetan danbor makilak astintzeko. Tartean, gainera, herriko eta Markina-Xemeingo musikariek, Bilboko gaiteroek, Patxi Saizek, herriko txistulariek eta dantzariek parte hartu zuten.
Larrain Dantzagaz amaitu zen jaialdia, txalo artean. Pantailan, «Eskerrik asko» erraldoi bat Kresalakoen izenean, jaialdia aurrera ateratzen lagundu zuten guztientzat, argazkiak laga eta beraien testigantzak eman zituz- ten guztientzat…
Kresalako kide historikoen eta jaialdiko parte hartzaileen talde argazki erraldoia aterata jaitsi zuten oihala.