Los tremendos de Kanala liburuaren 80. urteurrena ospatzeko, Anton Gandariasek erakusketa bat antolatu du. Horretan, Ignacio Ipiña margolariaren Busturialdeko paisaiagaz batera, Juan de Irigoien Gerrikabeitia idazlearen liburuko pasarte batzuk agertze...
Los tremendos de Kanala liburuaren 80. urteurrena ospatzeko, Anton Gandariasek erakusketa bat antolatu du. Horretan, Ignacio Ipiña margolariaren Busturialdeko paisaiagaz batera, Juan de Irigoien Gerrikabeitia idazlearen liburuko pasarte batzuk agertzen dira, euskaratuta. Foru Liburutegiak emandako Bizkaiko antzinako mapak ere badaude, testuinguruan kokatze aldera. Eta, haiekin batera, 1936an liburuaren argitalpenaren berri eman zuten egunkariak, bai eta plazaratu diren edizioen azalak ere. Kanalako Gizarte Etxean jarri zuten lehenengo ikusgai, eta, orain, Busturiko Altamirako Kultur Etxean bisita daiteke azaroaren 25a bitartean. Erakusketaren harira,
Los tremendos de Kanala-k Busturian utzitako pasarteak azalduko dituzte Gernikazarrakoek lagunarteko hizketaldi batean, azaroaren 11n, 19:00etan.