Indaba eta ardoa egongo dira biharko azoka berezian
GERNIKA-LUMO // Hileko lehen zapatuetako ohiturari jarraituz, asteburu honetan azoka berezia egingo dute Gernika-Lumoko Merkatu Plazan. Biharkoa indabei eta ardoari eskainitako eguna izango da. Bertaratzen direnek indaba plater bat dastatzeko aukera iz...
GERNIKA-LUMO // Hileko lehen zapatuetako ohiturari jarraituz, asteburu honetan azoka berezia egingo dute Gernika-Lumoko Merkatu Plazan. Biharkoa indabei eta ardoari eskainitako eguna izango da. Bertaratzen direnek indaba plater bat dastatzeko aukera izango dute, ardoagaz lagunduta. Bestalde, larunbatero egoten diren eskualdeko baserritarrak ere bertan izango dira, ortuariak eta frutak saltzen. Haiekin batera, ohikoak diren artisauak ere egongo dira, beren eskulanekin. Gainera, haurrentzako jolasak ere jarriko dituzte, familia guztiarentzako eguna izan dadin.