Gernikak bana berdindu du Toledo liderraren aurka, 12. jardunaldian
2.B mailako taldeek 12. jardunaldia lehiatu zuten herenegun, eta Gernikak puntu garrantzitsua lortu zuen 2. multzoko liderraren kontra. Banako berdinketagaz amaitu zen Gernikaren eta Toledoren arteko neurketa.76. minutuan Abaroak sartu zuen 0-1ekoa, et...
76. minutuan Abaroak sartu zuen 0-1ekoa, eta hiru minutu beranduago, Javi Gomezek sartu zuen berdinketaren gola.
Talde gernikarrak jaitsiera postuetan jarraitzen du, bederatzi puntugaz. Sailkapeneko azken aurreko taldea da Zamudio da azkena, 6 puntugaz, eta haren aurretik puntu kopuru beragaz dago Sestao River.
Socuellamosen kontra lehiatuko du hurrengo jardunaldia Gernikak. Urbietan izango da partida, domekan, 17:00etatik aurrera.