Flamenco Jazz Quartet taldearen kontzertua, gaur, Txalapartan
Flamenco Jazz Quartet taldearen emanaldia egongo da gaur, 20:30ean, Mutrikuko Txalapartan. Saioa doan izango dela aurreratu dute.Lau kideren eskutik, ikuskizunak flamenkoa eta jazza uztartuko ditu. Taldeko partaideak ondokoak dira: Oier Gurrutxaga (git...
Lau kideren eskutik, ikuskizunak flamenkoa eta jazza uztartuko ditu. Taldeko partaideak ondokoak dira: Oier Gurrutxaga (gitarra), Rachel (ahotsa), Iosu Salegi (saxofoia) eta David (perkusioa).
Gurrutxaga elgoibartarra da, eta Salegi debarra. Elur Arrieta musikari elgoibartarrarekin batera, Musbika Iberian Jazz Trio hirukotea sortu zuten 2015ean. Gerora, beste bi musikarirekin batu, eta orduz geroztik laukotean aritzen dira Arrieta ez dago laukotean.
Gurrutxagak eta Salegik hainbat formatutako emanaldietan ere parte hartu izan dute.