Euskaltzainburu karguan jarraituko du Andres Urrutiak beste lau urtez
Ondarrutarra 2004tik dago karguan, eta 2020ra arte, behintzat, jarraituko du. Azken agintaldian bidelagun izan dituen euskaltzainek ere zuzendaritza taldean jarraituko duteEuskaltzaindiaren Zuzendaritzak beste lau urtez jarraitzeko Hizkuntza Akademiare...
Ondarrutarra 2004tik dago karguan, eta 2020ra arte, behintzat, jarraituko du. Azken agintaldian bidelagun izan dituen euskaltzainek ere zuzendaritza taldean jarraituko dute
Euskaltzaindiaren Zuzendaritzak beste lau urtez jarraitzeko Hizkuntza Akademiaren osoko bilkuraren konfiantza jaso du Bilbon eginiko batzarrean, eta euskaltzainek Andres Urrutia berretsi dute euskaltzainburu. Ondarrutarra 2004tik dago karguan, eta 2020ra arte, behinik behin, jarraitu egingo du.Azken agintaldian bidelagun izan dituen euskaltzainek ere zuzendaritza taldean jarraituko dute. Honela geratuko da buruzagitza: Xarles Bidegain (buruordea), Xabier Kintana (idazkaria), Sagradio Aleman (diruzaina), Adolfo Arejita (Iker sailburua) eta Jean-Baptiste Coyos (Jagon sailburua).
Euskaltzaindiak adierazi duenez, orain arte indarrean egon den Plan Estrategikoa ebaluatzea eta Plan Estrategiko berria izango da taldearen lehen egitekoa.
Mendeurrena ere bai
Era berean, Akademiak egiten dituen lan eta ikerkuntza proiektuak jendarteratzea, elkarte erakundeen arteko harremanak indartzea era erabiltzaileen beharrei eraginkortasunez erantzutea izango dira 2017-2020 aldirako lehentasunak.
Zuzendaritzaren agintaldi berriak, gainera, Akademiaren mendeurrenagaz bat egingo du. Mendeurrenaren barruan, Euskaltzaindiak euskararen batasuna indartzeko, hiztun elkartea berrosatzeko eta euskara indarberritzeko erronkak aztertuko ditu.
Urrutiak nabarmendu duenez, Akademiaren ateak jenderte guztiari zabaltzea da euren nahia. «Akademia modernoa eta hurbila behar du euskarak, eta horiek dira gure etorkizuneko asmoak: erabiltzailearengandik gertu egon, Akademiaren etxeko ateak jendarte guztiari zabaldu eta gure zerbitzu bokazioa areagotu, zorrotz jokatuz».