Azaro Fest jaia ospatuko dute gaur, Berriatuko Txapelean
Txerriki jana egiteaz batera, garagardo festa ere egingo dute berriatuarrek. Boga kooperatibaren eskutik, bi garagardo mota dastatu ahalko dituzte herritarrekBerriatuko Udalak antolatuta, Azaro Fest jaia egingo da gaur, Berriatuko Txapelean. Aurreko ur...
Txerriki jana egiteaz batera, garagardo festa ere egingo dute berriatuarrek. Boga kooperatibaren eskutik, bi garagardo mota dastatu ahalko dituzte herritarrek
Berriatuko Udalak antolatuta, Azaro Fest jaia egingo da gaur, Berriatuko Txapelean. Aurreko urteetan egin modura, sanmartinak ospatzen lehenengoetarikoak izango dira berriatuarrak. Aurten ere garagardo festa egingo da jaialdiaren barruan, Boga kooperatibaren eskutik; herritarrek bi garagardo mota dastatzeko aukera edukiko dute.18:30ak aldera hasiko da jaia. Txartelak erosita, herritarrek txarrikiak jan eta Boga markako garagardoa edan ahalko dute.
Gainera, Berriatuko Udalak aurreratu duenez, jaia musikagaz girotuta egongo da.
Beraz, jan-edanagaz, beste behin ere jai usaina izango da nagusi Berriatuko Txapelean bai eta inguruan ere. Eta herritarrei jaian parte hartzeko gonbitea egin die udalak.
Iaz, gainera, Bogako kideek kooperatiba nola sortu zuten azaltzeko mahai ingurua egin zuten. Jaia ostean egin zen.
Boga ezagutzen
Ekonomia sozialean saretutako proiektua da Boga. Eta Koop57 finantza erakundea eta 100 herritar, tabernari, elkarte eta konpartsa baino gehiagoren babes ekonomikoarekin jaio zen 2014. urtean. «Industria handiek asetzen ez duten beharrizanei erantzuten diegu produktu bereizgarriekin. Aldi berean, garapen teknologiko iraunkorra bultzatzen dugu», diote Bogakoek.
Halaber, elikadura burujabetza oinarritzat hartuz, ekoizpen katea zaindu nahi dutela diote. «Inguruan aurkitzen diren lehengaiak lehenesten ditugu, eta bide horretatik, hurbileko ekonomia indartzea lortzen dugu».
Ingurugiroa eta osasuna zaintzen duen produktu jasangarriak ekoizten dituztela diote, pasteurizazio gabe egindakoak eta garagardoaren kalitatea gutxitu dezaketen inolako gehigarririk gabe.
Bi urtean 225 salmenta puntu lortu kooperatibak, eta 49.999 litro garagardo saldu ditu.