Artzak Bizkaiko Esku Pilota Txapelketako partidak hartuko ditu gaur
Aurreko hilabeteko barikuetan moduan, gaur ere Bizkaiko Esku Pilota Txapelketaren partidak jokatuko dituzte Bermeoko Artza frontoian. 18:30etik aurrera, kadete eta gazte mailetako bina partida lehiatuko dituzte.Etxeko pilotariak Usansoloko, Mallabiko, ...
Etxeko pilotariak Usansoloko, Mallabiko, Elorrioko eta Urdulizko taldeetakoen kontra ariko dira lehian.
Kadeteetan, Artza taldekoek Mallabiko eta Usansoloko taldeetako ordezkarien aurka jokatuko dute. Gazte mailan, berriz, etxekoen eta Urdulizko eta Elorrioko Hori Hori taldeko partaideen arteko norgehiagokak izango dira.
Beste urte batez, Artza taldeko pilotariek urrian hasi eta abendura bitartean jokatuko dute Bizkaiko Txapelketa.