TMAko langile ohiek mozioak sartu dituzte bi udaletan
'Barriro be eingo geunke. Alexis eta David libre' dinamika babesteko eskaera egin diete Markina-Xemeingo eta Etxebarriko udalei. Babesa eskatzen jarraituko duteTalleres Mecanicos Arakistain enpresako langile ohiek mozioak sartu dituzte Etxebarriko eta ...
‘Barriro be eingo geunke. Alexis eta David libre’ dinamika babesteko eskaera egin diete Markina-Xemeingo eta Etxebarriko udalei. Babesa eskatzen jarraituko dute
Talleres Mecanicos Arakistain enpresako langile ohiek mozioak sartu dituzte Etxebarriko eta Markina-Xemeingo udaletan. Mozioen bidez, Barriro be eingo geunke. Alexis eta David libre! dinamika babesteko eskaera egin diete udalei.Mozio bakoitzak bere berezitasuna duela azpimarratu dute. Langile ohiek HITZAri azaldu diotenez, mozio orokorrak moldaketa batzuk izan ditu alderdiekin izandako hartu-emanen ondorioz. «Etxebarrian sartu dugun mozioan TMA Hiriko auzia-n sartuta zegoela eta Rafael Zabala persona non grata izendatzeko eskaera kendu egin ditugu, udal taldeak hala eskatuta». Dena dela, langile ohientzat garrantzitsuenak ziren puntuan ontzat eman dituztela gaineratu dute.
Bai Etxebarrian eta baita Markina-Xemeinen ere, oposizioagaz, EH Bildugaz eta EAJgaz, hurrenez hurren, bilduko direla esan dute. «Nahi duguna da gure mozioa ahalik-eta babes handienagaz onartzea».
Mozioak sartzeko eskaerak eginda, datozen egunetan herri desberdinetan hitzaldiak eskaini, informazio mahaiak ipini eta beste hainbat ekintza egingo dituztela aurreratu dute.